Portada

Triku eta Kiño

PAMIELA EDITORIAL
05 / 2026
9788491724766
Basc
19
darrers 15 dies
Literatura infantil: de 0 a 12 anys

Sinopsi

âÇöZer zabiltza, Triku? âÇögaldetu zion Ki?ok.

âÇöTantak kontatzen âÇöerantzun zion Trikuk, gabardina aztertzeari utzi gabe.

âÇöEta zertarako kontatzen dituzu gabardinako tantak? âÇöjakin nahi izan zuen Ki?ok.

âÇöBa, ea benetan euri asko egin duen jakiteko. Zertarako bestela?

Triku dantzaldi batera gonbidatu dute, baina ez daki dantzatzen, eta oso kezkatuta dabil horregatik. Laguntzeko, Ki?ok entsegu moduko bat antolatzen dio etxean, baina pixkanaka lagunak gerturatzen hasiko dira, eta, oharkabean, benetako dantzaldi bat bilakatuko zaie festa azkenerako. Trikuren lehen dantzaldia, hain zuzen ere.

Ki?ok etxe ondoko bidegurutzea maite du. Han agurtu ditu hirira doazen saguak, zingirara doan igela, baita ahate haztegitik ihesi doan ahate bat ere. Kartelak ere jarri ditu bide bakoitzaren norabidea argitzeko, eta halaxe egin du eguna poztuko dion deskubrimendua: mundu osora hel daiteke bidegurutze horretatik, eta, era berean, mundu osotik heldu daiteke bidegurutze horretara. Mundu osoa dute,eta hori zortea, etxetik metro gutxira!