Portada

(eus).urte baten bueltan.(argitaletxea)

Ruiz Johnson, Mariana Traducció: Manu López Gaseni
KALANDRAKA/PAMIELA
01 / 2026
9788491724650
Basc
ARGITALETXEA
darrera setmana
Àlbums il·lustrats

Sinopsi

Amaitzean berriro hasiko den istorio bat; berriro hasi, baina desberdin. Bidaia bat urtaroetan zehar, bizitzako aldaketa txiki eta handiak ospatzeko. Umore, samurtasun eta sentiberatasunez betea, sagutxo-familia bat protagonista duen istorio honek urte batean zehar urtaroz urtaro gertatzen den guztia islatzen du: une zoragarriak eta ez hain zoragarriak, ikasitakoak, erronka txikiak eta aurkikuntza handiak, denak ala denak handitzearen abenturaren parte baitira. Ilustrazioak adierazkorrak dira eta kolorez gainezka daude, eta urtaro bakoitzaren mamia islatzen dute: etxeko jolasak neguan, bizikleta ibilaldiak udaberria heltzearekin batera, udako izozkiak edo eroriz doazen hostoak udazkenean. Umeen begirada jakinguraren bidez urtearen izaera ziklikoa eta denboraren joana ospatzen duen obra bat, familiakoen artean partekatzekoa eta behin eta berriro gozatzekoa, egutegiaren buelta bakoitzarekin berritzen diren urtaroak bezalaxe.