Portada

Neguko oparia

PASAMAR, CONCHA Traducció: Diez de Ultzurrun, Itziar
BOOKOLIA
11 / 2024
9788412914740
Basc
Crizal
Darrers 30 dies
Àlbums il·lustrats
INFANTIL: DE 7 A 9 AÑOS

Sinopsi

Ohiko eskola-egun hotz batean, protagonista txikiak elurra egiten ikusi nahi du berriz. Etxera bidean, egun horretan bertan, edo agian hurrengoan, elurra etorriko dela sumatzen du umeak. Ez al dugu haur zein heldu guztiok nahi zuriz jantzi daitezen landa eta mendiak, kaleak, teilatuak Gauean, bihozkada hori duela bilduko da izara artean. Biharamunean, dena da jolas: ohetik jauzi eta etxekoak esnatzera joatea, kalera atera eta oro estaltzen duen mantu zuriaren dirdaiarekin liluratzea. Udazken denboran albumean bezala, orrialde bikoitz bakoitzean urtaroan barneratzen den ibilbide leun bat marrazten zaigu protagonista txikiaren eskutik. Haren begien bitartez, neguak ekartzen dituen sentipenak dastatzen ditugu. Concha Pasamarrek, berriz ere, ilustrazio samur eta eder batzuk oparitzen dizkigu, eta lirikotasunez jositako testu batekin hunkintzen gaitu, egunerokoaren edertasun xumea nabarmenaraziz.