Modu "misteriotsu" eta "izugarri" honetan hasten da narrazioa. Egileak beldurra eta egonezina sentiarazteko gai den narrazioa eraiki du -eta hori ez da oso ohikoa gaur egungo haur literaturan, eta are gutxiago albumetan-.
Nolanahi ere, bukaeran irribarrea pizten du, hizkuntzarekin jolastuz, halako alkimia baten bitartez.
Bukaera harrigarri horrek, atzera egin eta, berriro irakurtzen hastera bultzatuko du irakurlea. Bigarren irakurketa horretan oso bestelako ondorioak aterako ditu.
Aipagarria egileak irudiak sortzeko erabili duen teknika (pirograbatua oholaren gainean). Ez da ustekabeko aukera bat, zuzenean lotua dago liburuaren atzean dagoen edukiarekin.